Aurten apur bat aurreratu zaigu Santa Ageda eta, 4an irten beharrean koplak abesten, 2an egin dugu. Zoritxarrez, eguraldiak ez digu batere lagundu eta gure kalejira egiteko asmoa bertan behera uzti behar izan dugu. Hori bai, animorik ez zaigu falta eta, kalean egin beharrean, usadioari jarraituta, Santa Agedaren koplak abestu ditugu aurten ere.