1. SARRERA Hezkuntza Sailak datozen bi ikasturteetan Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua egin behar dugula jakinarazi digu ikastetxeoi. Administrazioaren eskaera honi jarraituz, eta gai honen inguruan Berritzeguneak antolatutako Zuzendaritza Taldeen mintegian egindako lanari jarraipena emanez, 2015-2016 ikasturtean egiteko proposamena egin genuen. 2015eko azaroaren 3an Eskola Kontseiluari aurkeztu zitzaion IHP baten nondik-norakoak, hau da zergatik, zertarako eta nola […]