• Hasiera
  • jakingarriak
    • dokumentuak
    • Testuliburuak
    • matrikula
    • bekak
  • eskola egutegia
  • albisteak
  • Español

AlkartuIkastola

Barakaldoko Alkartu Ikastolako web orria

2021 9 martxoa

BEHIN-BEHINEKO ONARTUAK 21-22 IKASTURTERAKO

Gaur, martxoak 9an, 2021-2022 ikasturterako onartutako ikasleen zerrenda argitaratu da. Datu Babesearen Legea dela eta, zerrendak ezin dira publikoki erakutsi. Norberak ikusi ditzake Hezkuntza Saileko plataforma honetan erregistratuz, edo ikastolako idazkaritzara deituta.

Behin-behinean esleitutako plazari uko egiteko epea martxoaren 16an amaituko da.

Behin-betiko esleipena, martxoaren 23an.

Article by administrador / albisteak, matrikula

2021 16 otsaila

MATRIKULA 21-22. ESKATZAILEEN ZERRENDA

Otsailak 16an argitara eman dira 2021-2022 ikasturteko eskola-plazen eskatzaileen zerrenda. Datu babesaren legea dela eta, zerrendak ezin dira publikoki erakutsi baina eskatzaileek banako sarbidea izango dute helbide honetan (https://ikasgunea.euskadi.eus/eu) eta, baita ere, horrela eskatuz gero, ikastetxeko Zuzendaritzan.

Article by administrador / albisteak, jakingarriak, matrikula

2021 12 urtarrila

MATRIKULAZIOA 2021-2022

2021-2022 ikasturteko matrikulazio prozesua ireki da. Eskabidek aurkezteko epea Urtarrilak 18tik 29ra bitartean izango da eta berdin aurkeztu daitezke online zein ikastetxean bertan.

Eskabidea online egiteko, Eusko Jaurlaritzare “Ikasgunea” atarian: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio.

Ikastetxean bertan egin nahi izanez gero, ondoko formulario honetan hartu beharko duzue ordua, aldez aurreko hitzordu sistema erabiliko baitugu: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSddUbxVxAEoOPumropgbgQKfGrgEaqKugOD3TttucGkGt7usA/viewform

Aurtengo egoera sanitarioa dela eta ez dugu ikastetxea zabalduko matrikula berri egin nahi dutenei berton ezagutzeko aukera ematen. Aldiz, aurkezpen telematiko bat egingo dugu. Bideokonferentzia horretan parte hartu nahi izanez gero, ondoko formularioa bete, mesedez, eta emandako emailera bidaliko dizuegu parte hartzeko gonbidapena: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdad7H8zjquk4dFJnU0pz2-WIQw8QnAM1CSRqtUJfLNQAiyaw/viewform

Bestela, prozesu honen inguruko zehetazun guztiak (araudia, aurkeztu beharreko dokumentazioa, eragin eremuak, baremazioko irizpideak…) Hezkuntza Sailaren web orrian dauzkazue: https://www.euskadi.eus/onarpena-haur-lehen-eta-derrigorrezko-bigarren-hezkuntza/web01-a2hikast/eu/

Article by administrador / albisteak, matrikula

  • « Previous Page
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • Next Page »

e-INIKA

MATRIKULA

  • 2022-23 IRAKASLE BERRIENTZAKO OHARRA 
  • AIZU: FORMAZIO-TAILERRAK FAMILIENTZAT
  • BEHIN-BETIKO ONARTUAK 22-23 IKASTURTERAKO

Copyright © 2022 · Education Pro on Genesis Framework · WordPress · Log in