Santa Ageda oraindik ahaztu gabe daukagula, jarraian datoz iñauteriak eta zeruari begira jarraitzen dugu.
Eguraldia gure alde izanez gero, 10:30etan irtengo dugu kalejiran, ohiko moduan San Bizente parketik eta, jarraian, dantzaldi txiki bat eskainiko dizuegu ikastolako kiroldegian (bestela, dena egingo genuke aterpean)
Ondo dakizuenez, aurten mozorroetarako aukeratutako gaia lanbideak dira eta dantzaldiari errematea emango diogu Luis Aguiléren kantu ospetsu batekin.
Anima zaitezte denok, aitak, amak, aititeak eta amamak, ikasi abestia eta gurekin batera abestu ezazue.
karaoke bertsioan (musika bakarrik) {play}images/stories/media/inauteriak_karaoke.mp3{/play}
6. mailakoek baestuta) {play}images/stories/media/inauteriak_LH6.mp3{/play}
(Entzun ahal izateko nabigatzaileak flash izan behar du gaituta)
Ai ze gogorra lan eta lan
egunero ohetik jaiki beharra daukat.
Baina, hala ere,
pozik nabil
beti jolasten Alkartun lagunekin.
Eskolako lanak nekatzen nau;
beti ariketak egin behar ditut.
Baina, hala ere,
pozik nabil
beti jolasten Alkartun lagunekin.
Inauterietan gozatzen dut:
mozorro pilo ta dantzatuko dugu.
Horrexegatik,
pozik nabil
beti jolasten Alkartun lagunekin.
lagunekin, lagunekin, lagunekin.