• Hasiera
  • jakingarriak
    • dokumentuak
    • Testuliburuak
    • matrikula
    • bekak
  • eskola egutegia
  • albisteak
  • Español

AlkartuIkastola

Barakaldoko Alkartu Ikastolako web orria

2018 7 otsaila

Iñauteriak 2018

Santa Ageda oraindik ahaztu gabe daukagula, jarraian datoz iñauteriak eta zeruari begira jarraitzen dugu.

Eguraldia gure alde izanez gero, 10:30etan irtengo dugu kalejiran, ohiko moduan San Bizente parketik eta, jarraian, dantzaldi txiki bat eskainiko dizuegu ikastolako kiroldegian (bestela, dena egingo genuke aterpean)

Ondo dakizuenez, aurten mozorroetarako aukeratutako gaia lanbideak dira eta dantzaldiari errematea emango diogu Luis Aguiléren kantu ospetsu batekin.

Anima zaitezte denok, aitak, amak, aititeak eta amamak, ikasi abestia eta gurekin batera abestu ezazue.

 

karaoke bertsioan (musika bakarrik) {play}images/stories/media/inauteriak_karaoke.mp3{/play}

6. mailakoek baestuta) {play}images/stories/media/inauteriak_LH6.mp3{/play}

(Entzun ahal izateko nabigatzaileak flash izan behar du gaituta)

Ai ze gogorra lan eta lan
egunero ohetik jaiki beharra daukat.
Baina, hala ere,
pozik nabil
beti jolasten Alkartun lagunekin.

Eskolako lanak nekatzen nau;
beti ariketak egin behar ditut.
Baina, hala ere,
pozik nabil
beti jolasten Alkartun lagunekin.

Inauterietan gozatzen dut:
mozorro pilo ta dantzatuko dugu.
Horrexegatik,
pozik nabil
beti jolasten Alkartun lagunekin.
lagunekin, lagunekin, lagunekin.

Article by administrador / albisteak

2018 2 otsaila

AGATE DEUNA 2018

Aurten apur bat aurreratu zaigu Santa Ageda eta, 4an irten beharrean koplak abesten, 2an egin dugu. Zoritxarrez, eguraldiak ez digu batere lagundu eta gure kalejira egiteko asmoa bertan behera uzti behar izan dugu. Hori bai, animorik ez zaigu falta eta, kalean egin beharrean, usadioari jarraituta, Santa Agedaren koplak abestu ditugu aurten ere.

Article by administrador / albisteak

2017 18 abendua

Gure Joseba Barakaldoko 2017ko Kirol Galan

Barakaldoko Udalak Abenduaren 15ean saritu zituen herriko kirolari ekarpenena egin dioten pertsonei eta han, horein artean, gure Joseba zegoen ondo merezitako aitortza jasotzen, San Bizenteko Bolo Elkarteak proposatuta.

ZORIONAK JOSEBA eta ZORIONAK ALKARTU.

Article by administrador / albisteak

  • « Previous Page
  • 1
  • …
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • Next Page »

e-INIKA

MATRIKULA

  • MATRIKULAZIOA 23-24 IKASTURTERAKO: ATE IREKIEN EGUNAK
  • MATRIKULAZIOA 23-24 IKASTURTERAKO
  • “Euskara ahora, Munduari bira” saio musikatua

Copyright © 2023 · Education Pro on Genesis Framework · WordPress · Log in